XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta hain azkar hazi ziren ilarrak, ezen laster txikia geratu bait zitzaien flaskoa.
Orduan lur apur bat hartu zuen geranioaren potetik eta ilarrak flaskoaren barruan landatu zituen ea aihenbelarrik sortzen ote zen.
Pozik sentitu zen Lontxo Laka orduan.
Alde batetik, ilar batzuri jaiotzen lagundu zien eta bestetik, geranio gaixo bat bere ahaleginei esker zuzpertu zen.
Bitartean ilea askotxo hazi zitzaion gure marinelari kresalaren eraginez.
Ilarren zurtoina eta hostorik gabeko geranioa ere dexente hazi
Geranioari hostoak udaberrian irtengo zitzaizkiola pentsatu zuen Lontxo Lakak eta orain hostorik ez bazuen, itsasoan bizitzen ohiturik ez zegoelako izan zitekeela agian.
Nolanahi ere, urduri samar zegoen.